gazte talde batek antolatuta, manifestazioa eta ekitaldia izan ziren atzo Hernanin. Independentzia eta sozialismoa lemapean egin zuten manifestazioa, eta ondoren ekitaldia izan zen Tilosetan. Bertan, ´euskal gazteria jasaten ari den zapalketa izugarria dela` salatu zuen hitz egin zuen gazte batek, eta ´euskal gazteriaren` aldeko oihuak entzun ahal izan ziren. Aika-Segiko epaiketaren inguruko bideoa bota zuten. Txalapartariak eta bertsolariak ere izan ziren, eta eusko gudariak abestuz bukatu zuten ekitaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!