Sagardoa eta artearen besarkada gaur Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

II. sagardo Eguna izango da gaur eguerdian Chillida Lekun. Museoak, Hernaniko udalak eta Hernaniko sagardogileek bultzatutako eguna da hau, eta sagardoa eta sagar produktuak dastatu ahal izango dira. Atsegindegitik autobusak aterako dira 11:30etan eta 11:45etan.

Chillida Lekun II. Sagardo Eguna izango da gaur, museoak Hernaniko udalarekin eta sagardogileekin elkarlanean antolatuta. Goizeko 12:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia Luis Chillida, Joxan Rekondo alkatea eta sagardogileen ordezkari baten eskutik. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, sagardoa dastatzeko aukera izango da, sagar produktuak eta Iparraldeko gaztarekin batera. Dastaketa, musika herrikoia, txalaparta eta trikitixarekin girotua egongo da eta 14:30etan bukatuko da. Sarrerak 8 euro balio du (basoa barne) eta Atsegindegitik autobusak aterako dira, 11:30etan eta 11:45etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!