Giro ‘magikoa’ atzo Gazte Egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

Gazte Eguna izan zen atzo Hernanin, gazte talde batek antolatuta. Goizean hitzaldiarekin ekin zioten festari eta gauean Aritz Sound Systemek jarritako musikarekin bukatu zuten arte, bazkaria, bazkalondo magikoa Txan magoarekin, jokuak eta kontzertuak izan zituzten: Ania, Kloratita... Gazte mordoxka pasa zen egun guztian zehar Atsegindegi plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!