Asteburuan Noche en el museo filma jarriko dute, Biterin. Filmak komedia eta akzioa uztartzen ditu. Larry Daley New Yorkeko historia naturaleko museoan hasi da lanean, guarda bezala, gaueko txandan. Lanean ari den bitartean, gauza bitxiak gertatzen zaizkio, museoan dauden gauzak berpiztu egiten baitira: gladiadoreak, cowboy-ak, mayak..... Larry lagundu dezakeen pertsonaje bakarra Teddy Roosevelten argizarizko pertsonajea da. Filma gaur arratsaldeko 17:00etan, 19:30etan, eta gaueko 22:30etan jarriko dute. Bihar, arratsaldeko 17:00etan, eta 19:30etan jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!