Zilegi Eskolen barruan bi saio izango dira, datozen egunetan. Batetik Denbora, espazioa, koordinazioa, musika ... dantza? saioa izango da, musikaren bitartez norbere gorputza ezagutzea da helburua, mugimendu eta koordinazioa landuz. Saioa martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da, 14:30etatik 16:30etara eta 19:00etatik 21:00etara. Irakaslea Txaro Unzilla izango da. Beste saioa, Jolastuz ikasi, eta ikasiz jolastu saioa da. Martxoaren 7an, eguerdiko 14:30etatik 16:30etara; eta martxoaren 8an, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango da. 3 eta 10 urte arteko haurrekin egin daitezkeen jolasak egingo dituzte saioan. Saioak AEK euskaltegian izango dira. Izena emateko 943 557879 edo zilegieskola@aeknet.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!