Ostegunean Juanbau Erauskinek ’Laztañe’ liburua aurkeztu zuen.
KARBONERA gunean datorren astean bi proiekzio izango dira, astearte eta asteazkenean. Asteartean, AHTri buruzko dokumentala izango da, Urbinan obrak hasi direla eta sortu den erresistentzia guneari buruz. Proiekzio hau martxoaren 11n AHTren
kontra izango den mendi martxa girotzeko antolatu dute. Mendi martxa igandean, goizeko 09:00etan aterako da Andoaingo beheko plazatik. Hernanira iristean sagardoa, gazta eta kalejira izango dira.
Asteazkenean, iazko martxoaren 8an Donostian egin zen Ekintza Ibiltariaren DVDa aurkeztuko da, Karboneran. Ekintza horretan, zenbait herritarrek ere parte hartu zuten. Proiekzioa Emakumearen Eguna dela eta antolatu dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da.
Joan den ostegunean, Juanbau Erauskinek berak idatzitako Laztañe liburua aurkeztu zuen, Gorka Setienen irudiz lagunduta. Karbonera jendez bete zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!