Lehen postua amets

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 3a, 01:00

Gorengoak Zestoa hartuko du gaur 16:30etan, Zubipen.

Gorengo mailako taldeak Zestoaren bisita jasoko du gaur, 16:30etan, Zubipeko zelaian, 24garren jardunaldiaren barruan. Gaur egun txuriberdeak bigarren postuan dijoaz sen-do. Zestoa, berriz, denboraldi txukuna egiten ari da eta seigarren da sailkapenean. Jon Loran klubeko arduradunak Kronikari esan dionez, Zestoak etxean lortzen ditu puntu gehienak, baina etxetik kanpo ere ezusteko batzuk eman ditu; horren erakusle bildutako 37 puntuak.

Zarautzen pintxazoaren zain

Jon Loranek taldea ondo ikusten du, eta Zarautzek ´pintxatuko duen` esperantza dauka, lehenengo postura gerturatzeko. Etxean jokatuko duten hurrengo partiduan izango dute aukera hernaniarrek ´pintxazoa` eragiteko, Zarautzen bisita jasoko baitute.

Sailkapena

1. Zarautz....................... 50 p.

2. Hernani...................... 44 p.

3. Berio.......................... 38 p.

4. Ordizia....................... 38 p.

5. Mondragon................ 37 p.

6. Zestoa....................... 37 p.

7. Anaitasuna................ 35 p.

8. Trintxerpe................. 31 p.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!