Gorengo mailako taldeak Zestoaren bisita jasoko du gaur, 16:30etan, Zubipeko zelaian, 24garren jardunaldiaren barruan.
Gaur egun txuriberdeak bigarren postuan dijoaz sen-do. Zestoa, berriz, denboraldi txukuna egiten ari da eta seigarren da sailkapenean. Jon Loran klubeko arduradunak Kronikari esan dionez, Zestoak etxean lortzen ditu puntu gehienak, baina etxetik kanpo ere ezusteko batzuk eman ditu; horren erakusle bildutako 37 puntuak.
Zarautzen pintxazoaren zain
Jon Loranek taldea ondo ikusten du, eta Zarautzek ´pintxatuko duen` esperantza dauka, lehenengo postura gerturatzeko. Etxean jokatuko duten hurrengo partiduan izango dute aukera hernaniarrek ´pintxazoa` eragiteko, Zarautzen bisita jasoko baitute.