Hernaniko harrobia berriz martxan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 3a, 01:00

hernaniko Xabier Iradik eta Haritz Zubirik jokatuko dute elkarren kontra afizionatu mailako Euskadiko erremonte txapelketako finalerdia, datorren larunbatean, 10:00etan, Galarretan. Zubiri eta Iradi dira erremontean denbora gehien daramakiten hernaniarrak, baina badira beste 4 ere (tartean 2 goizuetar) Hernaniko klubekoak. 3 jubenil eta 3 afizionatu Jubeniletan, Endika Barrenetxea, Gaizka Aduriz eta Aitor Apezetxea (goizuetarra) ari dira eta ia bina urte daramazkite. Afizionatuetan ari dira gainerakoak: Xabier Iradi (Gipuzkoako Txapelduna), Haritz Zubiri (Gipuzkoako Txapeldunordea) eta Jon Zabala (urtebete eskas daramaki erremontean). Galarretan entrenatzen dute denek, astean hiru egunez, egunean ordubete. Gainerako entrenamenduak (fisikoa eta abar) bakoitzak bere kontura egiten ditu. Galarretako harrobia martxan da, beraz, Altsasu, Iruña eta Azpeitiko eskolekin batera, eta aspaldian erremonteko goi mailan faltan bota ditugun hernaniarrak badatoz, gogoz, eta kalitatez. Iradi eta Zubiri oso maila onean ari dira eta jauzia ematen lehenengoak beraiek izan litezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!