Erregularitate txapelketako bosgarren eta azken tiraldia izango da bihar Herrerako bolatokian. Azken tiraldia, Aiakoa, Ategorrietako Jabier Lazkanok irabazi zuen. Azken tiraldira N. Osaba altzatarra iritsi da sailkapen orokorreko buru, 186 brilarekin. Migel Burugain da ondoen sailkatuta dagoen hernaniarra, 6garren, Osabarengandik 6 brilatara. Beste hernaniarrak horrela daude sailkapenean: Miguel Arrozpide 17garren, 176 brilarekin; Jose Ugalde 21garren, 174 brilarekin; eta J.M. Usabiaga 24garren, 173 brilarekin. Erregularitate txapelketako lehen bi sailkatuak Euskadiko txapelketarako txartela lortuko dute eta bederatzi lehenak Gipuzkoarakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!