Gazte eguna gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2007ko martxoaren 3a

Gazte talde batek Gazte eguna’07 antolatu du gaurko Atsegindegin, Independentzia eta sozialismoa lemarekin eta egun osoan zehar hitzaldia, bazkari herrikoia, magia eta musika izango da. Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira, AHTaren inguruko hitzaldi batekin. Ondoren, 14:00ak aldera, bazkari herrikoia egingo dute. Bazkaldu ondoren, Txan magoaren trukoak harrapatzen saiatuko dira gazteak, 15:30etatik aurrera. 17:00etarako jokoak antolatu dituzte eta gau partean kontzertua izango da Ania eta Kloratitarekin. Goizeko 01:00etatik aurrera musika festa dute antolatuta Kontrakantxa gaztetxean Aritz Sound Systemekin, ´eguzkia atera arte`.

Gaztetxea berriz itxi zuten atzo Atzo iluntzean gaztetxea berriz tapiatu zuten eta Gazte Asanbladak salatu nahi izan du udaletxearen ´joko zikina`. Diotenez ´aurreko egunetan beraiekin bildu ginen eta ez ziguten ezer esan`. Gaineratu dute ´ondotxo zekitela zer asmo zegoen gaurko` eta ´jarraituko dutela gaztetxearen alde`. Asanblada izango da gaur 12:30etan, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!