«Borrokaren balioa agerian geratu da Iñaki De Juanaren kasuan ere»

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 3a, 01:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kontzentrazioak deitu zituen, Nahikoa da. Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira lemarekin, eta Hernaniko kontzentrazioan he-rritar asko ziren aldarrikapen hiri bere eginez eta Iñaki De Juana preso donostiarra gogoratzeko.

Iñaki De Juanaren hitzak ohar batean
Kontzentrazioan Iñaki De Juanaren izenean ohar bat zabaldu zuten. Oharraren bitartez, preso donostiarrak eskerrak eman dizkie ´hainbeste ahalegin eta lan egin duten herritar guztiei` eta hala zioen: ´preso guztien eskubideen defentsan eta amnistiaren aldeko borroka duin eta iraunkorrak ekarri nau Euskal Herrira. Zorionak eta aurrera!`. Oharrean, De Jua-nak bere kezka azaltzen du ´zigorra bete eta preso dauzkaten 150 presoengatik` eta herritarrak animatu zituen borrokan jarraitzera ´horiek guztiak etxeratu arte, eta autodeterminazioa eta amnistia lortu arte`. Oharraren bukaeran, besarkada haundi bat bidaltzen zuen eta ´borroka on!` opa zuen De Juanak.

AAM: ´Azkar osa dadila`
Amnistiaren Aldeko Mu-gimenduak ´azkar osa dadila` opa zion De Juanari, ´eta baita bere neskalagun Iratiri ere` eta azpimarratu zuen ´borrokaren balioa agerian geratu dela orain ere`. Gogora ekarri zuten gaixo larri dauden presoak ´kalean behar dutela, bere eskubideen jabe` eta EPPK-k amnistia eta autodeterminazioaren alde espetxeetan egindako borrokaldi ´eskuzabala eta duina` txalotu zuen, ´alderdi politiko eta instituzioen jarrera txepel eta koldarrarekin alderatuta, irakaspen ederra` izan dela nabarmenduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!