Hernaniko igerilariak Getxon izan ziren joan den asteburuan, Euskadiko txapelketan, eta bi domina lortu dituzte, bat urrezkoa eta bestea brontzezkoa. Urrezkoa Maitane Danborenak lortu zuen, 50 metro bizkar proban; brontzezkoa Alazne Egiazabalek lortu zuen 50 metro tximeletan. Joandako beste bi igerilariek, Iñigo Etxanizek eta Axel Allurrek 7garren eta 8garren postuak lortu dituzte. Gaur eta bihar Euska-diko txapelketan ariko dira Hernaniko igerilari juniorrak, Azpeitian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!