Hernaniko junior taldeak Gros Xakeren kontra jokatuko du gaur, 16:30etan, kiroldegian. Gipuzkoako txapelketako 5garren jardunaldiko partidua izango da. Hernani 3garren dijoa sailkapenean eta donostiarrak 5garren, 8tik, oraindik partidurik irabazi gabe.
Kadeteak bihar Zarautzen
Kadeteak bitik bi irabazi ditu Federazio torneoan eta ratxa onarekin jarraitu nahi du bihar Zarautzen, bertako taldearen aurka, 12:00etan. Joan den asteburuan ez zuten Billabonaren aurka kupidarik izan eta 95 puntu egin zituzten (95-32).
Bihar gaztetxoentzat jardunaldia
Bihar, 10:30etatik 12:00etara, 1995 eta 1997 artean jaiotako neska-mutilentzat saskibaloi jardunaldia izango da kiroldegian.