Sagardotegietara joaten den autobusa izango da gaur ere, ostiraleroko moduan. Gaur eta bihar, afaltzera joateko: 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan aterako da. Bihar bazkaltzera joateko 13:30etan eta 14:00etan. Bueltatzeko berriz, gaur eta bihar 23:30etan, 00:00etan eta 00:30etan eta bihar arratsaldean, 17:00etan eta 17:30etan. Egiten duen ibilbidea da, Urbieta kaletik atera eta Osiñagan barrena Goiko Lastaolaraino.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!