Martxoaren 11n gaztetxoentzako ibilaldi neurtua izango da Tolosan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 2a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak jakitera eman du gaztetxoentzako ibilaldi neurtua izango dela martxoaren 11n, Tolosako San Esteban auzoan. Izen ematea martxoaren 8a aurretik egin behar da Mendiriz Mendiko bulegoan. Tolosara trenez joango dira eta irteera 07:45etan izango da apeaderotik. Mendiriz Mendik puntual ibiltzeko dei egin du, trena 07:50etan baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!