Hirigintza Batzordea bilduko da gaur Udaletxean, 13:00etan. Eztabaidarako puntuetako bat Udalak, Cooperativa Oriamendik eta Arin Bizitzak promotoraren arteko hirigintza hitzarmena izango da. Hitzarmenaren helburua da Etxeberri eta La Cumbre artean bide berria egitea. Horrez gain, lehen erabilerako zenbait eskari ere aztertuko dituzte gaurko hirigintza Batzordean, horien artean Ereñotzuko babes ofizialeko 12 etxebizitzetakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!