Fabrika zaharrean jendea bizi zen. Edifizioa ruinetan dagoela deklaratu du Udalak eta jabeak lehenbailehen bota beharko du eraikina.
ergobiko organo fabrika zegoen eraikin zaharrak su hartu zuen astearte arratsaldean. Suteak ez du kalte pertsonalik sortu nahiz eta utzitako etxe honetan jendea bizi zen. Hala ere, sutea medio eraikinaren bi pisuetan izan dira kalteak eta goiko pisuaren zati bat erori egin da.
Udalak jakitera eman du eraikina erruinetan deklaratu duela, inguruko bizilagunen artean sortarazten ari den arazoak direla eta. Udalak atzoko gobernu batzarrean erabaki zuen jabeei eraikina botatzeko agintzea. Jabeek eraikina lehenbailehen bota beharko dute.
Bestalde, Hirigintza zinegotziak jakitera eman du, jabeek lur zati horretan etxeak egiteko eskaria egin zutela. Udalak ezezkoa eman dio eskaera horri, lur hori landa lur bezala dagoelako kalifikatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!