‘Azuloscurocasi negro’ gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 1a, 01:00

Biteriko zine klubean gaur Azuloscurocasinegro filma jarriko dute. Pelikula Espainian egindakoa da, Daniel Sanchez Arevalok zuzendua, eta drama bat da. Jorgek bere aitaren negozioa jasotzen du herentzian, eta aldatu ezingo duen etorkizun bati aurre egin beharko dio. Jorgek pertsona bat ezagutuko du eta hain erantzule izateari utziko dio. Bere desioei atea irekitzeko aukera izango du. Gaur gaueko 22:00etan jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!