eskolak euskaldundu herri ekimenak antolatutako hitzal-dian, LAB sindikatuak irakaskunza euskalduntzeko proposamena aurkeztu zuen. Jon Urrusolo LABeko kideak, sindikatuak 2004 urtean eta 2006eko maiatza artean burututako proposamena aurkeztu zuen. Jakinarazi zuen proposamena egitea ´oso interesgarria eta aberasgarria` izan dela eta hobeto ezagutzen dituztela orain ´irakaskuntzaren nondik norakoak`.
´Plangintza berria behar da`
Urrusolok adierazi zuen euskalduntze prozesua ´krisian` dagoela eta hori ohartaraztea dela LABen proposamenaren helburuetako bat, jendea ilusionatzea eta sindikatuaren lan ildoa aurkezteaz gain. LABeko kideak gaineratu zuen ´hezkuntzak bakarrik ez duela euskalduntzen` eta gurasoen inplikazioa eta plangintza berri bat ezinbestekotzat jo zituen. Plangintza berrirako oinarri politiko, sozial eta akademikoak bereizi zituen eta horiek lortzeko neurri zehatzak ere aipatu zituen Urrusolok, besteak beste: euskal kurrikuluma, eragileen arteko elkarlana, prestakuntza egokia...
‘Eskolak Euskaldundu’-ren balorazioa
Hitzaldia hasi aurretik, Imanol Beroitz Eskolak Euskaldundu-ko kideak gogoratu zuen ´gaur egungo hezkuntza politikak Euskal Herriko gazteen %35a besterik ez duela euskalduntzen`. Emaitzak ikusita, ekimenak interlokuzio dinamika abiatu zuen ´instituzioekin` eta lortutako erantzun ´eskasa` ikusita, ´balorazio kritikoa` egin zuen.