Garbiñeren kontzertuak emango dio segida larunbatean Korrika kulturalari

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 1a, 01:00

KORRIKA kulturala Korrika aurreko egunak girotzen ari da eta hurrengo saioa larunbatean etorriko da, Garbiñe Insausti Hernaniko abeslariaren eskutik. Garbiñek Ibilian izeneko diskoa atera berri du eta estilo aldetik, pop melodiko, jazz edo country ukitua duten kantuak entzun ahal dira. Kontzertua, larunbatean izango da, Milagrosan, arratsaldeko 20:00etan. Joan den astean, Mikel Peruarenak eta Txus Aranburuk poesia musikatu saioa eskaini zuten Bodegan eta taberna jendez bete zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!