Kimaketak bihar eta etzi 08:00etatik 18:00etara egingo dira eta trafikoa desbideratuko dute.
datorren larunbatean eta igandean, bideak itxita egongo dira: Karabel eta Astigarraga arteko rotonden artean eta Galarreta eta Mandazubikoen artean; arbolak kimatzen ariko dira bi kilometroko eremuetan. Lanak goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara egingo dituzte eta denbora zati horretan karretera moztuta izango da zati horietan. Bitartean, trafikoa desbideratu egingo dute eta seinalizatuta egongo da nondik nora joan behar den.
Diputazioak aginduta ari dira kimaketa lanak egiten joan den astean hasi eta bost asteburutan. Kimaketak, GI-131 eta GI-2132 errepide ertzetan dauden zuhaitzetan egingo dituzte, Hernani eta Astigarraga arteko puntu batzuetan eta Galarreta eta Mandazubi arteko puntuetan.
Kimaketak egiteko eskaria Udalak eta zenbait bizilagunek egin dute. Izan ere, zuhaitzak asko hazi dira eta zenbait arazo sortu dituzte, hala nola: zuhaitz orriak ubideak oztopatzen dituzte, haizearen ondorioz adarrak puskatzen dira, eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!