ERRAUSKETAREN inguruko hitzaldia izango da gaur, Alternatibak badaudelako errausketarik ez izenburuarekin. Hitzaldia Urumea Bailara Bizirik plataformako bi kidek emango dute. Izaskun Miner pediatrak errausketak ingurunean eta osasunean dituen ondorioak aztertuko ditu. Nerea Olaberria mendi ingeniariak zaborren arazoa errausketarik gabe konpontzeko alternatibak aurkeztuko ditu. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
Larunbatean Donostian izango den manifestaziora joateko deia
Urumea Bailara Bizirik plataformak larunbatean Donostian izango den manifestaziora joateko dei egin du. Manifestazioaren lema da Alternatibak daudelako errausketarik ez! Erreferenduma! eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak antolatu du. Larunbatean arratsaldeko 17:00etan aterako da, Anoetatik.