Salgai daude igandean Chillida Lekun izango den II. Sagardo Egunerako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 27a, 01:00

Eguerdiko 12:00etan hasiko da eta autobusak antolatu dira joateko.

bigarren Sagardo Eguna izango da igandean, Chillida Leku museoan. Sarrerak Biteri kultur etxean eskuratu daitezke dagoeneko, 8 euroan. Sarreraren truke igandean bertan sagardoa edateko basoa eskuratu daiteke. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da museoan eta autobusak antolatu dituzte Hernanitik joateko. Autobusak Atsegindegitik aterako dira goizeko 11:30etan eta goizeko 11:45etan.

Egitaraua

Igandean eguerdiko 12:00etan, aurkezpena eta ongi etorri ekitaldia izango dira, Zabalaga baserrian. Bertan izango dira: Joxan Rekondo, Alkatea; Luis Chillida eta Hernaniko sagardogile elkarteko ordezkariak. Segidan trikitixa eta txalapartariak izango dira. Ekitaldian zehar sagardoa, sagarrarekin egindako produktuak eta gazta probatu ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!