MARTXOAREN 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gertu dela-eta, emakumearen inguruko egitaraua antolatu dute Berdintasun Kontseiluak, Gazte Txokoak eta Herne Neska Taldeak. Egitaraua gaur hasiko da, Azucena Vieites hernaniarraren marrazki erakusketa gidatuarekin. Erakusketa Vieitesek aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan Biterin, eta segidan mokadu bat egiteko aukera izango da. Erakusketa ikusteko modua martxoaren 9ra arte izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak bitartean.
Aste honetako beste ekintzak
Ostiralean, enkartelada izango da arratsaldeko 19:30etan Kaxkoan zehar. Larunbatean postontziak jarriko dituzte Kaxkoko tabernetan.
Egitaraua
Azucena Vieites. Erakusketa gidatua. Otsailak 27-martxoak 9, Biterin.
Enkartelada. Martxoak 2. 19:00etan.
Postontziak tabernetan. Martxoak 3. 19:00etan, erdialdeko tabernetan.
Hitzaldia: Ahotsak aurkezpena. Martxoak 7. 19:30etan, Udaletxean.
Manifestazioa Donostian. Martxoak 8. 19:30etan, Boulebardean.
Murala. Martxoak 8. Arratsaldeko 17:00etan, Gazte Txokoan.
Sex-drog tailerra. Martxoak 9. 17:30etan, Gazte Txokoan.
Performancea. Martxoak 17. Plaza Berrin, 12:30etan.
Hitzaldia. Emakumeen parte hartze sozio-politikoa. Martxoak 21. 19:30etan, Biterin.
Zinea. Los domingos si Dios quiere. Martxoak 29. 17:00etan eta 22:00etan, Biterin.