Hernaniarrak irabazle, partidu berdinduan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 26a, 01:00

Partidu gogorra jokatu zuten Hernanik eta CV Harok larunbatean kiroldegian, baina etxekoek ez zuten hutsik egin eta garaipen garrantzitsua lortu zuten, 3-1. Hernaniarrak lehen postuan dijoaz eta igoera fasera postu horretan sailkatzeko pauso haundia eman dute, Harori, aurkari zuzen bati, irabazita. Partiduko lehenengo bi jokoak gogorrak izan ziren eta talde bakoitzak bana irabazi zuen. Azken bietan, errioxarrek fisikoki behera egin zuten pixka bat eta Lauri Matiasek aldaketak egiteko aprobetxatu zuen, partidua nahiko kontrolpean zeukanaren seinale.

Bi astera, Logroñon
Hernaniarrek deskantsua dute datorren asteburuan, eta hurrengoan beste aurkari zuzen baten etxean jokatuko dute, Logroñon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!