Bizikleta gaineko abilezia, Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 25a, 01:00

TRialsineko Gipuzkoako Txapelketa jokatzen ari dira eta Fagollagan izango da gaurko proba, goizeko 10:00etan hasita. Trialsina urtero egiten duten tokira iristeko, Fagollaga jatetxe aurreko harrizko zubia pasa eta ezkerrera hartu behar da pistan. Parte hartzaileek diotenez, inguruko probetan teknikoena da Fagollagakoa, abildade haundia eskatzen duena. Mundu mailan gorenean dabiltzan hiru kide izango dira gainera parte hartzaileetan: Benito Ros Lizarrakoa, eta Iker Lezeta eta Alberto Gomez Donostiakoak. Gaztetxoek ere abildadeak neurtu nahi badituzte, izango dituzte bizikletak aukeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!