Hernanik garrantzia haundiko partidua du gaur, daramakien liga borobilean. Hernaniarrak bigarren izanik, hirugarren dijoan Universidad de Oviedo taldea izango dute aurrez aurre gaur Landaren, eta ligako lehen itzulian Oviedon lortutako garaipena eskuratu nahiko dute etxean ere. Hernaniarrek bat ez beste partidu guztiak irabazi dituzte orain artean eta igoera fasea jokatzeko aukera haundiak dituzte. Horretarako garrantzia haundikoa izango da gaur irabaztea, bigarren postu horretan sendotu eta Oviedorekiko tarte haundiagoa irekitzeko. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!