Zikuñagako Amak Anoetara egingo du denboraldiko lehen irteera bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 3a, 01:00

Zikuñagako Amako zikloturistak bihar egingo dute denboraldiko lehen irteera, Anoeta herrira, (30 km. inguru). Martxoa eta urria bitartean 31 irteera egingo dituzte, 2.033 km. guztira. Martxoan, Benta Berrira (32 km.), Oriora (36 km.) eta Altzibarrera (40 km.) joango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!