Hernanik 1-4 irabazi zuen atzo Ondarroan eta bigarren postuan sendo jarraitzen du, baina lehenengo sailkatutik 6 puntura, Zarautzek ere 1-0 irabazi baitzuen. Ondo jokatu zuten hernaniarrek eta aipatzekoa, txuriberdeek sartutako azken bi golak. Iban Sorondok sartu zituen bi gol ikusgarriak eta etxeko ikusleak ere txaloka jarri zituen. Beste golak Gorka Urretabizkaiak eta Gorka Quijerak sartu zituzten. Bestalde, jubenilen Liga Nazionalean ere 2-1 irabazi egin zuten Alavesen aurka eta pauso haundi bat eman zuten mailari eusteko.
Emakumezkoen Ligan, Arrasaten jokatuko du Hernanik, gaur, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!