Marin eta Santanak eraman zuten sagarra azkarren

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 25a, 01:00

Euripean jokatu zuten atzo Sagar Lasterraren lehen edizioa, eta Edu Marin donostiarra eta Izaskun Santana hernaniarra izan ziren irabazleak, gizonezko eta emakumezkoetan. Marinek 26:12an egin zituen 7,8 kilometroak; bigarren, Iñaki Lopetegi pasaiatarra izan zen, 26:22 denborarekin; eta hirugarren, Sergio Roman hernaniarra sartu zen, 26:28 denborarekin. Lehenengo emakumezkoa hernaniarra izan zen, Izaskun Santana, 32:52 denborarekin; bigarren, Leire Muniain durangarra sartu zen, 33:03ko denborarekin; eta hirugarren, Paki Lizaso oiartzuarra, 33:08 denborarekin. Lehenengoa eta berezia Lehenengo edizio honetan, 140 parte hartzaile izan ditu Sagar Lasterrak. Parte hartzaile hernaniarrak aipatu zuten proba polita dela, ´berezia`, normalean entrenatzen duten bidean barrena egiten baita eta sagar bat helmugara eramateak ere bereizgarri bat jartzen dio probari. Bestalde, probako bitxikeria berezia lasterkari batek jarri zuen: ibilbidean dauden sagardotegi batzuetan txotx egin zuen, eta baita lasai zerbait jan ere. Azkena sartu zen Latsunbeko helmugan, baina alde ederreko kolorearekin!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!