Datorren martxoaren 7tik 27ra, sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk, Hernaniko Inmaculada ikastetxean. Astelehenetik ostiralera, 19:30etatik 21:30etara izango da ikastaroa eta egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerak nola aurreikusi erakutsiko dute. Ikastaroa gainditzen
duenak DYAren sorosle tituloa eta, nahi izanez gero, EHUrako 2 kreditu eskuratuko ditu. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943 464622 telefonora deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!