Udalekuetarako begiraleak kontratatzea

Kronika - Erredakzioa 2007ko otsailaren 24a

Hernaniko Udalak begiraleak kontratatuko ditu uztaileko udalekuetarako eta izena emateko epea zabalik dago. Interesatuek Euskara Zerbitzuan dauden eskabide orriak bete eta aurkeztu behar dituzte, beharrezko agiriekin batera. Ordutegia 09:00etatik 13:00etara da. www.hernani.net helbidean ere eskura daitezke eskabide orriak. Informazio gehiagorako deitu Euskara Zerbitzura (943-337029).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!