Zuhaitz egunaren 34garren edizioa izango da gaur eta bihar. Gaur gazteen txanda izango da eta autobusez joango dira Aparrainera, 09:00etan aterata. Helduak, bihar joango dira, oinez. 08:00etan aterako dira Plazatik eta Portu, Loidi, Argurutze, Saratsain, Bezkita, eta Ugaldetxotik barrena iritsiko dira Aparrainera. Landatzearen ondoren bazkaria izango da Ugaldetxon. Batzuk eta besteek gaztainak, pagoak, lizarrak eta gereziondoak landatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!