Iñaki Esnal finalaurrekoetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko otsailaren 24a

Hernaniko pelotariak finalaurrekoetan dira Euskal Herriko txapelketan, afizionatuetan, eta Iñaki Esnalek jokatuko du bihar Aurrera Saiaz taldeko pelotariaren aurka, joaneko partidua. Tolosan izango da partidua, arratsaldeko 17:00etan. Bestalde, Gipuzkoako Txapelketako final laurdeneko partiduak ere badituzte Hernaniko pelotariek gaur Iruran, 14:30etatik aurrera; nagusi mailan final laurdenak: Alvarez-Oiaga/Altzatarra eta Esnal-Ojuel/Intxaurrondo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!