Elegante festa gaur Upelio egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 24a, 01:00

GAUR Upelio Eguna ospatuko dute Astigarragan, Gazte Asanbladak antolatuta. Arratsaldeko 19:00etan kalejira herrikoia izango da herriko kaleetan barrena. Arratsaldeko 20:45etan, Zipotza elkartean afaria egingo dute eta gaueko 00:00etan Kale Nagusian sorpresa bat izango da. Gazte Asanbladak dei egin die herritarrei ekintzetan parte hartzeko eta elegante-elegante janzteko. Beste herrietatik Astigarragara poteora edo sagardotegira dijoazenei ere elegante janzteko gonbitea luzatu die Gazte Asanbladak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!