IREKI da San Joanetako kartel lehiaketan izena emateko epea. Lanak apirilaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira, Biteri kultur etxean. Kartelak San Joan Jaiak 2007 goiburua eraman behar du. Kartela paperean aurkeztu behar da eta 32 cm.-ko zabalera eta 48 cm.-ko altuera izan behar du. Paperaz gain euskarri digitalean ere aurkeztu nahi izanez gero neurri berdinak erabili behar dira, 300 ppp-ko erresoluzioan eta CMYK erako koloreetan. Lanak sobre batean sartuta aurkeztu behar dira, sinadurarik gabe eta egilearen izena, helbidea eta telefonoarekin.
Epaimahaia osatuko dute Kultura batzordeko partaide batek, Jai batzordeak aukeratutako partaide batek eta artearekin zer ikusia duten hiru kidek. Epaimahiak kartela maiatzaren 4a baino lehen aukeratuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!