Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, gaur Karabel eta Astigarragako rotonden arteko bidea (GI-131) eta Galarretako eta Mandazubiko rotonden artekoa (GI-2132) moztuta izango dira gaur eta bihar, 08:00ak eta 18:00ak bitartean. Bide ondoko zuhaitzak sakon kimatuko dituzte gaur hasi eta bost asteburuz eta mozketak egiteko makina pisutsuak erabili behar dituztenez, bidea moztea ´ezinbestekoa` da. Desbideraketak eta balizak behar bezala seinalizatuak izango direla esan dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!