Ttarla dantza taldeak eskerrak eman die karroza egiten lagundu duten guztiei.

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 24a, 01:00

Ttarla dantza taldea aurten ere Inauterietako konpartsetan atera da. Hala ere, eguraldia dela eta prestatutako karroza dotorean ez ateratzea erabaki zuten. Dantza taldeak adierazi duenez, eguraldia txarregia zen ateratzeko: ´haur txikiak ditugu tartean eta jaialdia aterpean egitea erabaki genuen`. Ttarlak eskerrak eman nahi izan dizkie konpartsa eta karroza prestatzen lagundu duten guraso eta herritarrei. TTarlan 240 bat haur, guraso, eta irakasle atera dira aurtengo konpartsan, tximeletaz, euliz, amona mantangorriz eta erlez jantzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!