Gaur hasiko da 2007ko rally txapelketa eta Iñigo Gomez bertan izango da Seat Ibiza Cuprarekin. Ez da hernaniarrak txapelketan parte hartzen duen lehen aldia, orain bi urte ere hartu zuen parte eta bere kategorian aurrena geratu ere bai probaren batean.
Kategoriak zilindradaka joaten dira rally batean eta Gomezek hirugarren klasean hartuko du parte. Lehen klasean Artetxe, Zapirain eta horrelako arrai haundiak hartuko dute parte ´baina horien aurka zereginik ez dugu guk, horiek kotxe oso onak dituzte` argitu digu gidari hernaniarrak, ´dirua dutenak ibiltzen dira goian`.
Berak montatua
Seat Ibiza kotxea berak montatua da pusketaka, Gomezek berak azaldu duenez: ´kotxe hau siniestratuta hartu genuen eta pusketaka jarri dugu, denbora asko dedikatuta`.
Urte bukaera arte
Gaur hasita abendura arte izango dira probak, hilean bat gutxi gora behera. Gomezek 15 bat probatan hartu nahi du parte, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan barrena. Kopiloto lanean, Haritz Gorrotxategi urnietarra izango du piloto hernaniarrak.
Guztira, 40 gidaritik gora irtetzen dira proba bakoitzean, 4 kategoriatan banatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!