Askatasuna erakundea Hernaniko preso politikoen egoera azaltzen ari da, hamabostean behin. Angel Kruz Arrozpideren berri eman du gaurkoan.
2002an atxilotua
Angel Kruz Arrozpide 2002ko urtarrilaren 31n atxilotu zuten gendarmeek Bordelen eta sei egun beranduago espetxeratu egin zuten, ETAko kide izatea leporatuta.
Orduz geroztik eskubide urraketa ugari jasan dituela azaldu du Askatasunak: ´funtzionarioen jipoia (honen ondorioz ospitalera eraman behar izan zuten); euskaraz hitz egiteko debekua; bizi baldintza duinak aldarrikatzeko borroken ondorioz behin baino gehiagotan sartu dute zigor ziegetan; eta abar`.
Espetxe aldaketa ugari izan dituela ere salatu du Askatasunak: ´Fleury, La Sante, Val D’Oise, Montpellier, eta orain dagoen Muret`.
Angel Kruz Arrozpide baldintza okerrenetan izan dutela ere aipatu du Askatasunak: ´Frantziar estatuan bi espetxe mota daude: epaiketaren zain dauden presoentzat (Maison D’Arret) eta epaituak izan direnentzat (Centre de Detention). Angel epaitua dagoen arren, beti Maison D’Arretetan eduki dute, baldintza okerrenetan: telefono deirik gabe, bisitak 30 minutukoak eta oso egoera txarrean, patio ordu gutxirekin eta beste preso politikoekin egoteko aukera ukatuz, behin eta berriz`.
EPPKa borrokan
Otsailaren 5etik EPPK kolektiboa amnistia eta autodeterminazioaren aldeko borrokaldian murgilduta dago. Askatasunak salatu du burutu zuten itxialdiaren ondorioz, Mureten espetxeratuta zeuden euskal presoak mitardera (isolamendua) sartu zituztela, bisitarik gabe utzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!