Hernaniar igerilariak sasoi betean daude eta aurreko asteburuan bost domina ekarri dituzte Bergaratik, infantil eta junior mailan. Zilarrezkoak lortu zituzten: Miren Bardajik 100 metro bular proban; Gabirel Gartziak 100 metro lau estilotan; Maitane Danborenak 200 metro bizkarrean; eta Ioritz Aldabek 50 metro estiloan. Brontzezkoa Amaia Amianok lortu zuen 50 metro bizkar estiloan. Bost domina hauez gain, zenbait laugarren eta bosgarren postu ere lortu dituzte igerilari hernaniarrek.
´Oso gustora`
Hernaniko taldeko entrenatzaileak ´oso gustora` azaldu dira igerilariek egindako txapelketarekin. ´Beraien denborak hobetzea lortu dute, beraz lana ondo eta txukun egiten ari gara. Honek egunero lanean jarraitzeko gogo haundiagoa ematen digu` azpimarratu dute.