Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak mobilizazioak eta ekintza ezberdinak antolatu ditu datozen egunetarako. Ekimenak dio eskolek Euskal Herriko ikasleen gehiengoa euskalduntzea ez duela bermatzen eta instituzioei eskatu die erantzukizunez jokatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatuko duen aldaketa eragiteko. Herritarrei dei egin diete datozen egunetako ekimenetan parte hartzeko, ´aldaketak jendartetik bultzatu behar direlako`.
´Gizartearen eskaerak ez du erantzunik izan`
Ekimenak azaldu du gizarteak egindako eskaera honek ez duela instituzioen aldetik erantzun egokirik izan. Azaldu duenez, Udalbiltzak egun duen eskumen eza eta egoera juridiko legala aipatu ditu oztopo nagusi bezala. Euskararen Erakunde Publikoak adierazi die erakundea estatu frantzesarena dela eta ezin duela deus egin. Nafarroako Gobernuarekin ere bildu ziren, baina ekimenak adierazi du erantzukizun politikoa duen ordezkaririk ez zuela bidali. Eusko Jaurlaritzari buruz dio, bilera eskatu arren ez duela erantzunik eman. Ekimenak aipatu du Gasteizko Parlamentuan ereduen politika aldatzeko eztabaida egin behar dutela; Nafarroan hauteskundeen atarian daudela, eta Iparraldean Euskararen Erakunde Publikoak Hizkuntza Politika onartu berri duela. Euskalduntzea lortzeko baliagarriak ez diren neurriak gainditzeko beharra azpimarratu dute eta herritarrak animatu ditu zte mobilizatzera.
Datozen egunetan
Otsailak 25. Mobilizazioa 19:00etan, Gudarien plazan.
Otsailak 27. ‘Irakaskuntza Euskalduntzeko Proposamena’ hitzaldia. 17:30etan Biterin.
Martxoak 3. Haurrentzako jaia 11:00etan, Atsegindegin.