ETxeratek ordubeteko lanuztea deitu zuen atzo euskal presoen eskubideen alde. Lanuzte deialdiari erantzunez 200dik gora lagun bildu ziren, Plazan, Nahikoa da, eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira lemarekin. Lastaola, Zubiondo eta Eziago poligonoetan ere kontzentratu zen jendea, neurri txikiagoan. Etxeratek gaur Bilbon EPPK-k deitu duen manifestaziora joateko deia egin du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!