bilera izan zen asteazkenean TAO sistemaren inguruko balorazioa egiteko eta sistema zabaltzeko aukera aztertzeko. Bertan izan ziren: Kaxkoko bizilagunak; TAO sistema gestionatzen duen enpresako ordezkaria; Teodoro Zuloaga, Udaltzaingo arduraduna; eta Antxon Costa eta Andoni Amonarraiz zinegotziak. Guztira 80 bat pertsona izan ziren. Bilerako puntu nagusia TAO sistema izan zen. Udala sistema zabaltzea aztertzen ari da eta Kaxkoko bizilagunak kexu dira uste baitute haientzat kaltegarria izango dela: ´gure etxe inguruan aparkatzeko gunea izango genuke, baina ordutegi jakin batzuetan eta astelehenetik ostiralera, eta residente izateagatik ordainduta` azaldu du Kaxkoko bizilagun batek. Enpresa, arazo hau aztertzekotan da, eta beste bilera bat egingo da.
Karga deskarga eta Udaltzaingoa
Kaxkoko bizilagunak kexu dira, baita ere, karga deskarga ordutegietan bakarrik gerturatu daitezkeelako etxe ingurura, kotxearekin. Eskatu dute sistema bat jartzea, edozein ordutan sartzeko. Hori ere aztertzekotan dira. Karga deskarga ordutegia luzatzea ere aztertzen ari dira. Txotx garaian izaten diren arazoei begira, bizilagunek irizten dute Udaltzaingoak egiten duen lana ez dela nahikoa. Udaltzaingo arduradunak azaldu du, baliabideak mugatuak direla eta lan asko izaten dela egiteko.