Mendizabal II baja gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 23a, 01:00

Oier Mendizabalek binakako txapelketako partidua zuen jokatzekoa gaur Urnietan, baina ezingo du jokatu. Oier gaixo egon da, eta errekuperatzen ari bada ere, hasi berria da entrenatzen eta ez dago sasoi puntu onean. Bere ordez Raik jokatuko du, Bellosorekin, Retegi Bi eta Argoteren aurka, 20:00etan, Urnietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!