Etxeratek ordubeteko lan uztea (12:00-13:00) eta kontzentrazioak deitu ditu gaurko, aldarrikapen hauekin: preso politikoen eskubideen defentsa, Iñaki De Juanaren baldintzarik gabeko askatasuna, eta gaixo dauden eta zigorra bete duten presoak aske uztea. Hernaniko kontzentrazioak udaletxe aurrean, eta Lastaola, Eziago eta Ibai-ondo poligonoetan izango dira, 12:00etatik 13:00etara; azken ostiralekoa ere mantenduko dute, 20:00etan, Plazan.
LABek bat egin du
Hernaniko LABek ordezkari, afiliatu eta herritarrei ´dei zuzena` egin die lan uztea burutzeko eta kontzentrazioak egingo ditu baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!