Aiora Epelde Soto del Realera mugitu dute

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 21a, 01:00

Askatasunak salatu du Aiora Epelde preso hernaniarra Soto del Realera mugitu dutela. Epelde Langraitzeko espetxean zegoen eta Madrilgo espetxera eraman dute berriki, Curtiseko (Galiza) destinoarekin. Erakundeak gogoratu du, baita ere, euskal preso politikoak komunikazio greba egiten ari direla aste honetan (otsailaren 25era arte), autodeterminazioaren eta amnistiaren alde, eta salatu du greba horren aurrean, Espainia eta Frantziako gobernu eta espetxe instituzioek ´errepresio jarrera` hartu dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!