Munduko onenak bihar Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 24a, 01:00

Trialsin txapelketa ikusteko aukera izango da bihar Fagollagan, aurten 11garren urtez. Mundu mailan gorenean dabiltzan hiru lagun bertan izango dira, Gipuzkoako txapelketa honetako parte hartzaileen artean: Benito Ros lizarrarra, eta Iker Lezeta eta Alberto Gomez donostiarrak. Proba 10:00etan hasiko da. Gazteenek ikasteko aukera ere izango dute, bertan utziko baitizkiete bizikletak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!