Kostata hartu zuen su sardinak, baina amaitu dira inatueriak

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 21a, 01:00

Aurtengo inauteriek ere eman dute berea, eta atzo euripean despeditu ziren, ohikoa baino sardina ehorzketa motzagoa eginda. Eguraldia medio, arkupeetatik irten eta Plaza Berrin buelta hartu zuen prozesioak, eta Plazan bertan su eman zioten sardina erraldoiari. Kostata su hartu zuen sardinak euripean, baina aurtengo jaiak despeditzeko adina egin zuen.


Jende asko

Inauteriek iraun duten bost egunetan jende asko ibili da kalean, batipat gazteak eta familiak. Aurten ikastetxeak izan dira jai batzordeak omendu dituenak eta ikasleak izan dira beste behin ere jaieko protagonista nagusi. Emanaldi gehienak ere berei zuzenduak izan dira eta parte hartze haundia izan da gehienetan. Gaueko giroan, berriz, larunbatean jende dezente ibili zen Hernaniko Kaxkoan, eta azken urteetan ez bezala, jende asko eta asko mozorrotuta atera zen kalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!